Sendavivan, bizidun bilakatu ditugu zaldiko-maldiko bateko zalditxo tipikoak. Horregatik, eremu propio dute zaldun txiki zein handiekin lauhazka, trostan edo paseoan ibiltzeko. Etengabe ari dira gora eta behera, eta, ezinezkoa ematen badu ere, ez dira sekula nekatzen. Etorri zaldi gainean ibiltzera!