WEB BERRIA DUGU, ASKOZ ERE INTUITIBOAGOA ETA BISUALAGOA

Sendavivan apaindu egin dugu gure webgunea, erakargarriagoa eta bisualagoa izan dadin zuentzat guztiontzat. Diseinu berri horren bidez nabigazio intuitiboagoa eskaini nahi dizuegu, mota guztietako gailu mugikorretarako egokitua. Horrela, parkeak eskainitako zerbitzuen berri jakinen duzue.

Tresna berri horri esker, bisitariek modu errazagoan ikusiko dituzue parkeak eskainitako zerbitzuak, eta zuzeneko deskontuak lortuko dituzue webgunearen bidez egindako erosketa guztietan.

Horrela, sorta oso bat erreserbatzeko aukera izanen duzue bisitariek, eta prezio onenak lortuko dituzue bai parkea bisitatzeko sarreretan, bai alojamenduetan. Zuen nahietara hobekien egokitzen den aukera ere hautatu dezakezue, era askotako establezimenduak baititugu inguruan (parkeko aterpea, hotelak eta landa-etxeak), eta, noski, haietako bakoitzaren gaineko informazioa ikusteko aukera ere izanen duzue.

Gainera, gure webgune berriak informazio erabilgarria eta zehatza ere eskaintzen du, esaterako jarduera interaktiboei eta Zaindari egun batez tailerrei buruzkoa; kontratatu ere egin ditzakezue webgune berritik zuzenean, hartutako sarrerak eta alojamendua osatzeari begira. Eta promozioen atala ere erabilgarri duzue, kalitate-prezio oneneko produktuak lortzeko.

Bideo eta argazki gehiago
Aldaketa horri material grafiko eta ikus-entzunezko gehiago erantsi dizkiogu; haiei esker, Sendavivara hurbildu eta parkearen aisia-eskaintza zabala ezagutuko duzue. Material berri horren bidez, parkeak eskainitako atrakzioak, animaliak eta ikuskizunak ezagutuko dituzue, eta, gainera, bertan egin ditzakezuen jarduerak ere bai.

Zenbait hizkuntzatan dago webgune berria, hain zuzen ere, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez eta euskaraz.

Egutegia eta ordutegiak, jatetxeak, menu bereziak –glutenik gabeak eta alergikoentzat–, eguraldia parkean bertan dagoen web-kameraren bidez… Hori guztia eta askoz gehiago!

Webgune berriak sare sozialetarako sarbide zuzena du (Facebook, Twitter, YouTube, Tripadvisor eta Google+), baita blogera jotzeko ere, parkearen inguruko berriak jakiteko.
Web diseinuan eta onlineko marketinean aditua den Nafarroako agentzia batek garatu du web berria: UniversoSM. Por su parte, la empresa Doblemente, por medio de Dispongo Cloud, ha llevado a cabo el nuevo sistema de reservas de la página web.

Ongi etorri gurera, gonbidatuta zaudete nahi duzuena ikustera!