TripAdvisorren “2016ko Bikaintasun Ziurtagiria”!

Zorioneko gaude Sendavivan, duela egun gutxi 2016ko Bikaintasun Ziurtagiria lortu baitugu; TripAdvisor atariak eman digu, hau da, munduko bidaia-webgunerik handienak. Intereseko Lekuen kategorian gaude, eta horrek erreferente bilakatzen gaitu Nafarroa bisitatzeko orduan.

Ziurtagiri hori 2010etik banatzen da, eta zeuek, bidaiariek, TripAdvisor atariari azken hamabi hilabetean bidalitako iritzien kalitatea, kantitatea eta berrikuntza aitortzen ditu. Horretarako, gutxienez lau puntuko puntuazio globala lortu behar da –bost puntukoa izanik gehieneko puntuazioa–, eta, era berean, gutxieneko iritzi-kopuru bat eta TripAdvisor-profil bat ere –gutxienez urtebete lehenago egina– izan behar dira.

Mundu guztian zehar banatuta gaude Bikaintasun Ziurtagiriaren irabazleak. Aurten 26.621 enpresak lortu dute ziurtagiri hori, eta, haietatik, %65 jatetxeak dira (17.281), 5.221 hotel eta 4.119 intereseko leku.

“Oso pozgarria da guretzat aitorpen hori, bidaiariek emandako iritzietan oinarritzen baita zuzenean, TripAdvisor atarian egindako iruzkinen eta emandako puntuen bitartez. Horrek argi erakusten du gurera etorritako jendeak primeran pasatzen duela eta kalitate handiko parketzat jotzen gaituela; izan ere, gero gomendatu egiten gaituzte, beste pertsona batzuk ere etor daitezen”, esan du Sendavivako kudeatzaile Rubén Gonzálezek.
Eskerrik asko guztioi zuen iritziengatik! Zuen iritziak hartzen ditugu kontuan egunetik egunera hobeak izan eta kalitateko produktu bat eskaintzeko.

Nahi baduzue, idatzi guri hemen.