Irisgarritasuna

Parkea, abentura eta dibertsioaren arloko erreferente bat izan nahi baitu “denontzat”, buru-belarri aritu da lanean oztopo arkitektonikoak desagerrarazi eta sarbideak errazteko desgaitasun fisiko edo psikikoren bat duten pertsonei, haiek ere parkean egun gogoangarri bat pasatzeko aukera izan dezaten, hala nahi izanez gero. Horregatik, parkeak gurpil-aulkiak jartzen ditu, dohainik, hala nahi duten pertsona guztien esku; aurretik eskatu behar dira 948 088 100 telefonoan, bisita zer egunetan eginen den adierazita.

Sendaviva aurrerapen-eredu gisa aurkeztu zen garraio egokitu eta irisgarritasunaren gaian, batetik, Hong Kong hirian egindako Mugikortasun, Garraio Irisgarri eta Adineko Pertsonen gaineko 12. Biltzarrean (Transed 2010), eta, bestetik, Turinen (Italian) egin zen Arkitektoen Mundu Biltzarrean.

Arkitektoen Nazioarteko Batasunak aurrendaritzat jo zuen bere generoan parkeak irisgarritasunaren gaian egindako jarduketa; hain zuzen ere, haren ondorioz parkea erabiltzeko eta bertan gozatzeko aukera eskaini zien bisitari guztiei.

Ildo beretik, Sendavivak “Oztoporik gabeko saria” jaso zuen 2008an, guztiz irisgarria den lehen parkea izateagatik; Merkataritza Ganberak CAN fundazioarekin, ONCErekin eta CORMIN Desgaitasunen bat duten pertsonen Batzordearekin elkarlanean eratutako saria da.