Ingurua

NAFARROAKO ERREGE BARDEAKO PARKE NATURALA

Gure ingurua - Nafarroako Errege Bardea
UNESCOk Biosferaren Erreserba izendatu zuen Bardeako parke naturala; izan ere, leku ederra eta basatia da, harri eta zur utziko zaituena bisitatzen duzun bakoitzean. Leku mortu eta babesgabea ematen badu ere, balio natural handiak gordetzen ditu basamortu itxurako paisaia horrek bere 42.500 hektareetan. Ohi ez bezalako ikuskizun bat Nafarroako hego-ekialdean, Tuteratik hurbil.

Info gehiago: http://www.bardenasreales.es/inicio.php

PITILLASEKO AINTZIRA

Gure ingurua - Pitillaseko aintzira
Pitillaseko aintzira jatorri endorreikoa (“hustubiderik gabe”) duen hezegunea da: Pitillas eta Santakara artean dago, eta 26 Ha ditu. Pitillaseko aintzira natura-erreserba da, eta horrela sartua dago Nafarroako Naturgune Babestuen Sarean, bi arrazoi direla medio: batetik, toki estrategikoa da hegazti migratzaileentzat eta, bestetik, espezie garrantzitsuak daude bertan.

Info gehiago: http://www.lagunadepitillas.org/

ERRIBERRI

Gure ingurua - Erriberriko gaztelua
Sendavivaren iparraldean, parketik 50 kilometrora, Erriberri dago; Errege Jauregi ikusgarria dago han, Karlos III.a Prestua erregeak (1387-1425) egindako lan gorena, garai hartan Europako jauregirik oparoenetako bat izandakoa. Jauregiak “urteak egun adina logela zituen”, omen, eta dorrez, aretoz, galeriaz, lorategiz eta patioz osatutako multzo konplexu eta irregularra da, itxura anarkikokoa, herriko etxeen gainetik nabarmentzen dena. Itxura anarkiko hori gorabehera, dotore-dotorea da kanpoaldetik ikusita

Info gehiago: http://www.olite.es/

IRUÑA

Gure ingurua - Iruña
Dudarik gabe, sanferminak dira Nafarroako hiriburuaren ekitaldi ospetsuena. Urtero, uztailaren 6an, milaka jende biltzen da Udaletxe plazan 9 eguneko festa-giroari hasiera emateko, baina horrez gainera, makina bat kontu erakargarri gordetzen ditu hiriak, bisitaria liluratuko dituztenak: bere historia, bere gastronomia eta paseoan ibiltzeko aukera.

Info gehiago: http://www.pamplona.es/