Halloween 2017

Halloween-giroa izanen da nagusi Sendavivan. Parkean presentzia arrotz batzuk egonen dira, eta, hortaz, misterioz beteriko leku beldurgarria izanen da urriaren 7tik azaroaren 5era bitarte. Egun horietan zehar, Sendavivak programazio berezia eskainiko dizu. Zonbiak ariko dira parkearen jaun eta jabe, eta Halloween zirku bereziko ikuskizun bat ere eskainiko da; halaber, bisitariek janari “goxo” bat jateko aukera izanen dute Taberna Madarikatuan, bai eta gure photocall makabroan oroigarri-argazki bat egiteko ere.


MURGILDU MUNDU MISTERIOTSU BATEAN

niño halloweenLOA GALARAZTEKO ISTORIOAK:
Halloweenen, terrorea barreiatuko da Sendavivako aterpetxean. Gure aterpetxean lo egitera ausartzen bazarete, beste mundu bateko izakien bisitak jasoko dituzue ustekabean; haiek, zuen ametsak asaldatuta, ahaztezin bilakatuko dute parkean emandako gaua. Zalantzarik gabe, aukera onena da primeran pasatzeko Sendavivak Halloweenen eskaintzen duen giro goibelean.

HERRIKO PLAZA:

Gaztelu izugarri bat da, eta hango photocalletan “ikaragarrizko” argazkiak egiteko aukera izanen duzu, oroigarri bat eskuratzeko. Ziegak, tortura-gelak, harrera-aretoa edo gazteluko kapera… Azken horretan, nahi izanez gero, “zeure” hileta-elizkizunera ere joan zaitezke.

FERIA:

Ausart zaitez Terrorearen bidean ibiltzera. Zure zain dauden zonbiz josita dago. Ni, zure lekuan banengo, kontu handiz eta erne ibiliko nintzateke. Aintziraren ondoan, tabernari “atsegin” batzuek zerbitzatuko dizute eskatzen duzuna, baita menu “gozo-gozoak” ere.

Zirkoan, txotxongiloen maisu erretiratu eta zahar bat garai batean utzitako tailerrera itzuli da, eta, han, itzalek bizia hartu dute. Umorea, akrobaziak eta efektu bereziak emanaldi sinestezin batean.
Eta, halaber, igaraben barrutiaren ondoan, Sendavivako magoa aurkituko duzu, zeinak bere txabolako ateak zabalduko baititu sorginkeria eta edabe ugari prestatzeko; horiek lagundu eginen dizute gure parkeko bidexketan barna dabiltzan presentzia arrotzetatik babesteko.

BASOA:
Basoko behatokian aurkituko duzu Usher; pertsonaia xalo horrek ukendu bereziak eta edabe magikoak prestatuko ditu txikienentzat, eta hartutakoan, parkean egin behar duten bisitan borrokan aritzeko eta beldurra gainditzeko adorea eskuratuko dute haurrek.

Ziur aski, Sendavivan aurkituko dituzun pertsonaia misteriotsuak zure lagun-minenak bilakatuko dira.

Menu