Eskola-bisitak

Visitas Escolares

Sendavivak hezkuntza-programa zabal bat eskaintzen du, eskola-ziklo bakoitzera egokitutakoa; horri esker, ikasleak ingurumena ezagutzen hasiko dira modu hausnartzaile, parte-hartzaile eta dibertigarri batez.

Bisitak 7 ordu irauten du, eta, horretan, ikasleak txundituta geldituko dira 200 espezietako 800 animaliatik gora ikusita. Bertan, 30 atrakziotik gora dituzte, hala nola Tubinga, Bobsleigha edo Ur-labirintoa Eta izugarri dibertituko dira ikuskizun ederrak ikusiz, esate baterako, hegazti harraparien hegaldi ikusgarriak.

 

BISITA GIDATUAK

Hezitzaile batek lagunduta eta betiere talde txikitan, Zentroak ibilbide interesgarri bat eginen du, oinez, aukeratutako bidean zehar; horretan, espezieen gaineko bitxikeria, ezaugarri eta anekdota ugari ikasiko dituzte, baita animalien habitaten gainekoak ere.

TAILER HEZIGARRIAK

Natura hobeki ezagutu nahi duten Zentroentzat. Gure monitorearen laguntzaz, inguruko edertasuna esperimentatzeko eta aurkitzeko aukera izanen dute ikasleek, beren kasa arituz.

Hauxe da bilatzen den helburua: ikaslea, modu hausnartzailean eta parte-hartzailean, ingurumena ezagutzen hastea pixkana-pixkana.

JARDUERA INTERAKTIBOAK

Jarduera interaktiboak ere eskola-programaren barnean sartzen ditu Sendavivak.

Parkean bizi diren animalien ezaugarriak ezagutu eta ikasteko aukera izanen dute ikasleek; izan ere, zaindari-lanak eginen dituzte egun batez, edo modu zuzenago batean ariko dira animaliekin, interakzioan.

Menu