Aterpea

Ostatu hartu parkearen bihotzean eta ahalik eta gehiena gozatu zure bisitan.

Albergue Sendaviva

Parkea ongi ezagutzeko, gure aterpe zabalean ostatu hartzea duzu onena; lehen kategoriakoa da, eta guztiz egokituta dago mugikortasun-arazoak dituzten pertsonentzat.

Herri aldean dago, Sendavivaren sarreraren ondo-ondoan, eta, bertan ostatu hartuz gero, jarduera eder-eder bat egiteko aukera izanen duzu, modu esklusiboan: Animaliak esnatzen jarduera.

Alojamendu hartu nahi izanez gero, aukera zabala dago, besteak beste,logela partikularretan lo egin nahi duten seme-alaba eta gurasoentzat, edota esperientzia dibertigarriagoa bilatzen duten talde handiagoentzat.

INFORMAZIO OROKORRA

Ostatuak 9 logela ditu: haietatik, 4, taldeentzat dira; beste 4, bi pertsonarentzat; eta beste bat, hiru pertsonarentzat. Azkeneko bost logela horiek komuna dute barnean.

Jangela beheko solairuan dagoen kafetegian dago, beste eraikin batean, herriko plazan hori ere.

PREZIOAK

41€-tik aurrera, heldua / 34€-tik aurrera, haurra (taldeentzako logelan).
BEZa barne.
Heldua, 12 urtetik gorakoa.
Haurra, 5 eta 11 urte bitartekoa.
Txikia, 3 eta 5 urte bitartekoa.
0 eta 2 urte bitarteko haurrak doan, oherik okupatu ezean.
Maindireen eta esku-oihalen alokairua barne.

Menu