Sendavivan galduta

Bihurtu zaitez benetako esploratzaile

Sendavivara joandako bisitariak, benetako abenturazale bihurtuta, “galduta” egonen dira parkean. Eskarmentu handiko bi esploratzailek lagundu eginen diete kanpamentua aurkitzen, munduan zehar bizitako pasadizoak kontatzen dizkieten bitartean; horrela, “arriskuetatik” salbu jarri eta haiekin batera ibiliko dira parkeko zenbait bidexka eta bazterretan barna. Abentura horretan zehar, bisitariak zinez egoera dibertigarrietan egonen dira azkenean beren kanpamentua topatu arte.

Non dago?

Ferian.

Prezioa

15 euro, parkeko leihatiletan aurretik erreserbatuta.
10 euro, online erosiz gero

Iraupena

45 minutu, gutxi gorabehera.

Animaliak

    Jaguarrak
    Tigreak
    Zebrak

Kontuan hartzekoa

Heldu batekin batera joan beharko dute 12 urtetik beherakoek.
Gehienez, 30 pertsona txanda bakoitzean.
Parkera iristean baieztatuko dira jardueraren ordutegiak.

Menu